Kaiku Km0 enpresan hiru urterako akordioa adostu dute langileek

Arabako Kaiku Km0 enpresako ELA sindikatuak eta enpresako zuzendaritzak akordioa adostu dute sei hilabeteko grebaren ostean. Hiru urtez luzatuko den akordio honi esker langileek eskatzen zituzten hobekuntzak lortu dituzte. Alegia, «prekaritatea murriztu da, hitzarmenaren ultraaktibitate mugagabea ezarri da, eta langileen soldatak %20 inguru handitu dira». Honela, beste banaketa zentro batzuetako langileen soldatarekin parekatuko da Kaikuko lansaria. Horrez gain, lanaldia 20 ordu txikituko da. ELAk azpimarratu zuen «enpresako 15 langileek aurrera eramandako mobilizazio eta greba luzeari esker» lortu dela akordio hau.