Erreformen gaineko galdeketak antolatu ditu Gipuzkoako ikasle mugimenduak

Ikasle Abertzaleek heldu den martxoaren 6tik 10era Gipuzkoako ikastetxeetan hezkuntzaren esparruan martxan dauden erreformei buruz izango diren galdeketak aurkeztu zituzten iragan ostiralean, prentsaren aurreko agerraldian. Bertan adierazi zuten, besteak beste, «gure interes, nahi eta beharrekin zerikusirik ez duen prozesu astun eta aspergarria» dela egun hezkuntza formala, non, gainera, gazteek «ikasketak bukatzean enplegu kaxkarrenei heldu edota enplegu bila kanpora joan behar» duten.
Nabarmendu zutenez, «Estatu espainolak bertako agintarien konplizitatez ezarritako hezkuntza erreformen ondorioa da egungo egoera», eta aipatu erreforma multzo horretan kokatu zuten, esaterako, «Lomceren mehatxua». «Erreforma neofrankista horren bitartez sexismoa eta ikasleon ‘espainolizazioa’ bultzatzen da», salatu zuten. Ildo horretan kokatu zuten baita ere Lakuako Gobernuak bultzatutako Heziberri 2020 hezkuntza erreforma. «Lomceren alternatiba gisa azaldu bada ere, hezkuntza komunitateak salatu duen eran, ‘euskal Lomce-a’ baino ez da», ondorioztatu zuten ikasleek.
Honen guztiaren aurrean, «Estatu espainolak inposatutako erreformei planto egin eta guk gure hezkuntza eredua erabaki eta eraiki nahi dugu», azaldu zuten prentsaurrekoan, hain zuzen «ikasleon hitza aintzat hartuko duen hezkuntza eredu propio, herritar, inklusibo eta parekidea, ikasleak erdigunean jarriko dituena». Bide horretan, «ikasleon hitza adierazi eta entzunarazteko asmoz», iragarri zuten martxoaren 6a eta 10a bitarte galdeketak egingo dituztela Gipuzkoako ikastetxeetan. Galdera honakoa izango da: «Ikasleon hitza kontuan izan gabe inposatutako erreformak onartzen dituzu?», eta dei egin zioten Gipuzkoako ikasle orori «galdeketetan parte hartu dezaten, antolatuz edota bozkatuz».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
