Miren
Miresgarria den arren, oraindik badira musikatik bizitzen saiatzen diren gazteak, eta ahalegin biziz saiatzen direnak, gainera. Eta hori gutxi balitz, izerdi askoren truke, bizi-iraute halamoduzko bat lortzen dutenak. Mirenek primeran azaldu ditu denak “Aizu”-n egin berri dioten elkarrizketan. Oso modu sinplean agertzen ditu egun euskal musikari batek “profesionala” izateko egin behar dituen pirueta guztiak. Bejondeiola berari eta horretan saiatzen ari diren guztiei. Benetan azpimarratzekoa dela iruditzen zait haren (haien) kemena, eta “dedikazioa”.
Dena dela, ez da hori elkarrizketa horrek aditzera ematen duen gauzarik azpimarragarriena. Mirenek kontatzen dituen guztien artean, sotilki, baina etengabe, egindako urrats bakoitzeko kontzientzia handia agertzen baita. Nondik datorren eta nora doanaren ziurtasun moduko bat, eta bide horretan, bere izaera, hautu estetikoak eta ideologikoak, erdian kokatzen dituela iruditzen zait. Ba al dakizue zer zailak diren uztartzen bi kontu hauek? Musikatik bizi eta zure nortasuna ardatz gisara hartu.
Duela ez asko arte, diru truke edozer, edozeinekin, edonola egiteko prest egotea zirudien, platera betetzekotan, musikari gajoari geratzen zitzaion bide bakarra. Baina ez, Mirenek inongo harrokeriarik gabe beste aukera baten berri ematen digu; posible izan daiteke, alegia, zure gustuak, nahiak, asmoak alde batera utzi gabe horretaz bizitzea. Bi bideak ez dira kontrajarriak, baina oso lezio interesgarria iruditzen zait. Eta adi, zeren eta Miren ez da bakarra.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
