Etorkizunaren aurkikuntza
Duela bi milioi urte sortu zuen gure arbaso den australopitekoak lehenengo programa politiko humanista. Nahi gabe, jakina. Garai hartan bururatu zitzaion oraindik erdi-tximua zen animaliari harri bat pixka bat landuz erabilera anitzeko tresna zorrotza lor zezakeela. Hau da, harri bat gorde eta eraldatu zitekeela aurrerantzean erabiltzeko. Jacob Bronowskik «etorkizunaren aurkikuntza» deitzen du momentu hura.
Garai hartan, hominido berak bizitza soziala estreinatu zuen. Zaintza, beste modu batean esanda. Bronowskik azaltzen du orduko hilkortasun altuak ezinbestekoa egiten zuela umeen heziketa komunitatearen esku gelditzea, gurasoak askotan hiltzen baitziren umea oraindik txikia zela. Hor agertu ziren lehenengo aldiz, beraz, sare sozialak (benetakoak, ez birtualak) eta elkar-babesa. Bizirauteko komunitatearen beharra garbi izan zuen zuhaitzetatik jaistea erabaki zuen tximuak.
Ez dago sobera gogoratzea, bereziki etorkizuna lapurtu digutela eta sare sozialak soilik Interneten daudela dirudien garaiotan, berriz zuhaitzetara igotzeko tentatuak gauden egun hauetan. Primitibismoan erori gabe, gizatasunari uko egin aurretik, komeni da gogoratzea zerk egiten gaituen gizaki. Komeni da, finean, australopiteko haren ezusteko programa politikoa berreskuratzea. Bi puntu baino ez ditu: etorkizuna berriro ere deskubritu eta, hortaz, etorkizunerako proiektu bat (eta bi, eta hiru) sortzea; eta bigarrenik, komunitatea berreraikitzea, gizabanakoak saretuz; hil berri den Baumanek kartografiatutako gizarte likidoa solidifikatuz.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
