Jon Azpillaga bertsolariak azken agurra jasoko du gaur, Mutrikun
Jon Azpillaga bertsolaria atzo goizean zendu zen 81 urte zituela eta azken agurra gaur jasoko du, 19.00etan, Mutrikun, Bertsozale.eus agerkari digitalak aurreratu duenez.
1935. urtean Pasaian jaio bazen ere, umetatik Berriatura joan eta Mutrikun bizi izan zen 1960. urteaz geroztik.
Bertsozaletik nabarmendu dute «bertso munduari asko emandako pertsona» zela. Hala, bertsolari izateaz gainera bertso-eskolako irakasle ere aritu zen eta 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapeldun ere bai.

Mundo
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria