Xabi Igoa gailendu da Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan, Zigoitian
Zigoitian jokatu zen atzo Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta Xabier Igoa aramaioarrak egin zuen saiorik onena, 239 punturekin. Hurrengo hitzordua, otsailaren 19an Dulantzin.

Otsailaren 5ean abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa Langraiz Okan egindako saioan eta bigarren hitzordua izan zuen atzo lehiak Zigoitian. Lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena eta atzoko zitan Xabi Goitia izan zen irabazle. Oholtzan, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean, sei bertsolari: Andere Arriolabengoa, Iker Agirre, Iñaki Viñaspre, Jagoba Apaolaza, Serapio Lopez eta Xabi Igoa bera.
Lehenengo itzuli honetan hamahiru bertso puntuagarri kantatu behar dituzte bertsolariak. Eta Zigoitian, ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntuaziorik altuena (239). Bere atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iñaki Viñaspre (230,5), Serapio Lopez (227,5), Andere Arriolabengoa (220,5), Iker Agirre (215,5) eta Jagoba Apaolaza (189). Hartara, Igoak bigarren itzuliko bosgarren finalaurrekoan jokatuko du, martxoaren 12an. Gainerako bertsolariak eta Langraiz Okan aritu ziren beste bostak puntuazioen zain geratu ziren bigarren itzulian non ariko diren jakiteko.
Datorren igandean jokatuko da Dulantzin (17.30, Kultur Etxea) lehenengo itzuliko azken finalaurrekoa. Bertan lortzen den sail kapenarekin hurrengo hiru finalaurrekoak osatuko dira.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
