Kultur eragileekin batzartuko da EH Bildu

“Kultur eragileok EAEko Legebiltzarrean: nola sustatu genezake kulturgintza?” izenburupean hiru batzar egingo ditu EH Bilduk kultur eragileekin. Durangon (otsailak 20), Gasteizen (otsailak 21) eta Azpeitian (martxoak 1) dira hitzorduak. Lau urteko jardunaren norabidea zehaztu asmo du EH Bilduk.