Soto eta Terreros gailendu dira Nafarroan asteburuko bertso saioetan
Julio Soto eta Xabier Terreros gailendu dira asteburu honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenetako saioetan.
Larunbatean Tafallan jokatu zen saioan lortu zuen Sotok martxoaren 18an Beran egingo den finalaurrekorako txartela. Nafarroako Bertsolari Txapelketari hasiera eman zion saio honek 150 bertsozale inguru bildu zituen, Tafallako Kulturgunean. Sotok 343,5 puntu egin zituen, eta atzetik sailkatu ziren Iñigo Olaetxea (307,5), Kotte Plaza (290,5), Mikel Lasarte (284), Iban Garro (273) eta Sahats Aleman (251,5).
Auritzeko saioa
Atzo, Auritzen izan zuen segida txapelketak. Terrerosek 321,5 punturekin lortu zuen martxoaren 19an Antsoainen egingo den finalaurrekorako zuzeneko txartela, eta atzetik izan zituen Saioa Alkaiza (296,4), Patxi Castillo (288,5), Alazne Untxalo (280), Ioar Tainta (262) eta Joana Ziganda (248). Kultur Etxean, ehun bertsozale inguru batu ziren. Hurrengo igandean jarraituko du txapelketak, Lakuntzan.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
