Ipar Korea
Ipar Koreatik bertatik idazten duen egilerik, hots, erbestera jo ez duenik irakurri ote dudan neure buruari galdetu eta ezezkoa izan da erantzuna. Haien izenik ere ez dut uste ezagutzen dudanik. Imajinatzen dut erregimenaren alde idatzi ezean beren lanak argitaratzea ezinezkoa izango dutela eta bestelako bideak, azpikoak, erabiliko dituztela beren idatziak irakurleen artean zabaltzeko.
Horregatik egin zait deigarria egunkariko albistea, zehazki azaltzen ez duen metodoaren bidez Ipar Koreatik Mendebaldera heldu den eskuizkribuaren ingurukoa. Bandi ezizena erabiltzen duen egile batek idatzitakoa da “Salaketa”, 1989tik 1993ra bitartean, Kim Il-sungen agintaldiko azken urteetan alegia, kokaturik dauden zazpi ipuinen bilduma. Kaleko jende arrunta dute istoriook protagonista, eta haien bizipenen bitartez duela hogei urteko Ipar Korearen errealitate politiko eta soziala ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Dagoeneko hasi dira lana hainbat hizkuntzatara itzultzen; albistean bertan itzultzaile horietako baten gogoetak azaltzen dira, itzulpen prozesuan aurkitu dituen oztopoen inguruan.
Korean, ipar zein hegoaldean, hizkuntza bera hitz egiten ote duten bere buruari maiz galdetu diola esaten du, eta egiaztatu ahal izan duenez erantzuna baiezkoa eta ezezkoa da aldi berean. Denbora gehiegi ez da igaro haustura gertatu zenetik berezko hizkuntzarik garatu ahal izateko, eta hala ere dialektoen arloan nabarmena da ipar eta hegoaren arteko aldea: baten isolamenduaren tamaina, bestearen globalizazioaren eragina.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
