Kaduzidadea
Ez dakit non irakurri dudan gaur, baina, kantuek zuzenean jotzen omen dute gure... bihotzetara diote batzuek, erraietara diote besteek. Horregatik uzten omen dute hain arrasto iraunkorra gugan. Horregatik, eramaten omen ditugu esanguratsuenak bizitza osoan alboan. Oso egokia iruditzen zait gustatzen zaizkizun kantuei aplikatuta, baina gustatzen ez zaizkizun horiekin? Bizitza osoan zure atzetik jarraika dabilzkizun horiekin? Izkin egin ezin diezun horiekin? Nire edadeko nork ez du gogoratzen Espainiako ereserkia?
Batzuetan, gorrotagarria gerta daiteke kantuen iraunkortasun inkontziente hori. Adibidez, egunero taberna berean hartzen dut kafea, goizen goiz, lanera joan baino lehen. Ondoren, bizikleta hartu eta badut 40 minutuko bidea, tirriki-tarraka, lantokiraino. Bada, bide horretan guztian, buruan eta ezpainetan daramadan kantua beti da taberna horretan entzuten dudan azken kantua. Ez dago erremediorik, irrati musikal horietako bat jarrita dutenez, erruleta errusiar musikala gertatzen da goizeroko kafetxo hori.
Berdin dio kantuak, estiloak, erritmoak, hizkuntzak... Hantxe eramango dut, ahapeka errepikatuz, azken doinu batzuetan on baina gehienetan malapartatu hori. Askotan desiratzen nago lanera noiz iritsiko, komunetik bueltan beste kantu bat, orain bai neuk aukeratutakoa, entzun eta bestea estali ahal izateko. Ez dut topatu beste modurik kantuaren arrasto likatsu hori soinetik eranzteko. Bai kontu obsesibo samarra da. Badakizu zenbat lekutan topatzen dugun musika eta zer gutxitan aukeratzen dugun entzun nahi duguna?

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
