Arratzun abiatuko da gaur Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren XXV. edizioa gaur hasiko da Arratzun eta hilaren 31n amaituko da, Bilboko BBK Salan egingo den finalean. Antolatzaileek azaldu dutenez, seina bertsolarik osaturiko zortzi taldek hartuko dute parte –48 bertsolari orotara– eta talde bakoitzak Bizkaiko eskualde bat ordezkatuko du. Lehiaketan lau sailkapen saio egingo dira: Arratzun (gaur, Barrutialdea BHIn), Igorren (martxoak 14), Sopelan (martxoak 15) eta Markina-Xemeinen (martxoak 21). Finalaurrekoak Zallan (martxoak 24) eta Durangon (28an) egingo dira. BBKren txapelketa hau 1992an abiatu zen, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko asmoz.

Opinión
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Temas del día