Atentatu bikoitz batek 46 erromes xiita hil ditu Siriako hiriburuan
Gutxienez 46 hildako, gehienak Irakeko erromes xiitak, eragin zituen atzo Damasko Siriako hiriburua astindu zuen eraso bikoitzak. Herrialdeko beste hiriak suntsitu dituzten borrokak ia ez dira iritsi hiriburura, baina atzo eraso izugarri baten biktima izan zen.

Damaskoko alde zaharrera iritsi zen atzo gerra, 2011n izan ziren erasoak alde batera utzita ia atentaturik jasan behar izan ez duen hiriburura.
«Bonba bat leherrarazi zuten Bab al Saghir auzoan, eta ondoren kamikaze batek soinean zeramatzan lehergailuekin gauza bera egin zuen», esplikatu zion AFP agentziari Rami Abdel Rahman oposizioaren aldeko Siriako Giza Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Berak eskainitako datuen arabera, 46 hildakoez gain, dozenaka lagun eraman zituzten erietxera, horietako batzuk oso larri.
Irakeko Atzerri Ministerioak baieztatu zuen gutxienez 40 irakiar hil zirela erasoan.
Erromesak, jomugan
Mohamad al Shaar Siriako Barne Ministerioak adierazi zuen atentatuaren jomuga «herrialde ezberdinetako erromesak» zirela eta egileen helburu bakarra «sarraskia egitea» zela.
Siriako telebista publikoak eskainitako irudietan suntsitutako autobus zuriak ikus zitezkeen. Beste ibilgailu batzuk erabat kiskalita zeuden. Lurrean, sakabanatuta, oinetakoak, betaurrekoak, gurpil-aulkiak... Eta bazter guztietan, odol arrastoak.
Atzoko erasoa egin zuten eremua mausoleoz beteta dago, horietako asko erromes xiitek bisitatzen dituztenak (besteak, sunitak). Azken urteotan izan da antzeko erasorik erromesen aurka, baina Damaskotik kanpo, Sayeda Zeinaben. Iranen, Libanoko Hizbullah mugimenduaren eta Al Assaden aurka dauden talde jihadistek hartu izan dituzte beren gain. Tragikoena iazko otsailaren 21ean gertatu zen: 134 hildako. ISIS Estatu Islamikoak sinatu zuen.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
