Xabi Igoak bildu du puntu gehien Laudioko bertso saioan
Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa Laudion jokatu zen atzo eta Xabi Igoak lortu zuen punturik gehien. Finalerako sailkatuko diren sei bertsolarien izenak larunbatean zehaztuko dira, Aramaion.

Arabako Bertsolari Txapelketa amaiera bidean da dagoeneko, eta, atzokoan, Laudiok hartu zuen bosgarren finalaurrekoa, hain justu, urte hasieran txapelketaren aurkezpena hartu zuen Areta auzoko Tunel tabernak. Bertsozale elkarteak gisa honetan omendu nahi izan zuen orain 35 urte Arabako lehen bertso eskolaren sorreraren lekuko izan zen espazioa.
Saioan, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien (243 puntu) eta atzetik izan zituen Rikardo Gonzalez de Durana (238), Paula Amilburu (234), Asier Rubio (227), Ander Solozabal (220,5) eta Jagoba Apaolaza (196) bertsolariak.
Atzoko saioa Nieves del Alamok gidatu zuen eta epaimahaikide lanetan Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez aritu ziren. Idazkari zereginetan, berriz, Esti Zengoitibengoa aritu zen.
Finaleko seikotea
Arabako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa Aramaion jokatuko dute, datorren larunbatean, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Serapio Lopez eta Zigor Enbeita bertsolariek. Saioa Kultur Etxean izango da, 17.30etik aurrera, eta haren ostean jakingo da zeintzuk diren Gasteizen jokatuko den finalean buruz buru arituko diren sei bertsolariak. Momentuz, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek bildu dituzte puntu gehien.
Finala apirilaren 1ean jokatuko da, Gasteizko Principal antzokian, 17.30ean. Bi saioetako sarrerak aretoetan bertan edo ohiko bideetatik eskuragarri daude dagoeneko.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
