Movistarren erakustaldia Valverde lider jartzeko
Rojas sartu zen lehena, baina zigortu egin zuten kideei bultzaka jarduteagatik.

Gauza jakina zen 43 kilometroko taldekako erlojupekoa erabakigarria suerta zitekeela, eta hala gertatu zen atzo Kataluniako Voltaren bigarren etapan. Movistarrek, taldean bi euskaldunekin, sekulako erakustaldia eman zuen Banyoles inguruko errepideetan eta beretzat izan zen garaipena. Liderraren maillota ere beraientzat da, baina azkenean Alejandro Valverderentzat, eta ez helmuga lehen postuan igaro zuen Jose Joaquin Rojasentzat.
BMCk, bigarren sailkatu zen taldeak, eta Trek Segafredok, laugarrenak, Movistarren lana epaileen aurrean salatu zuten, legez kanpoko jardunak ikusi zituztelakoan. Epaileek aintzat hartu zituzten kexa horiek eta Rojasi hiru minutuko zigorra ezarri zioten taldekideei bultzaka ibiltzeagatik –erabat debekatuta omen dago araudian–. Bera bakarrik ez, Andrey Amador, bi minuturekin, eta Nelson Oliveira, minutu batekin, ere zigortuak izan ziren azkenean.
Edonola ere, lan borobila. Valverdek 46 segundoko aldea du Chris Froome faborito handiarekiko, 1:15ekoa Alberto Contadorrekiko, eta bi minutu ingurukoa Steven Krujswijk edo Jakob Fuglsang bezalako eskalatzaileekiko, gaur La Molinan amaitzen den etapa gogorrera begira.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
