Preso gaixoen kasuetan legedia betetzeko eskatu dio Gasteizek Parisi
Larriki gaixo dauden kasuetan legedi «nazionala eta internazionala» kontuan hartzeko eskatu zion atzo Gasteizko Udalak Estatu frantsesari, mozio baten bidez. Eskaeran Oier Gomezen kasua aipatzen da; izan ere, legedia beteko balitz presoa aske egon beharko litzateke.
Onartutako testua Sarek proposatutako ekimen baten ondorioa da. EH Bilduk hitzez hitz Gomezen askatasuna eskatzen zuen mozioa eraman zuen Udalbatzara, baina PSEk osoko zuzenketa aurkeztu zuen. «Gaiak ez nahastea» eskatu zuen eta «garrantzitsuenari ematea garrantzia: presoaren larritasuna eta espetxe zigorra»
PPk kontra egin zuen eta «hausnarketa» bat eskatu zuen, haien arabera, gaurko mozioak «Bilduren estrategia laguntzen du-eta, biktimak eta borreroak nahasten dituelako». Hauen ustez, testuak Estatu frantsesean «zuzenbide estatua ez dela betetzen» adierazten zuen.
EH Bilduk, aldiz, Miren Larrionen ahotik, eztabaida «zigorren aplikazioaz ez, baizik eta Gasteizko bizilagun baten egoeraren inguruan» izatea eskatu zuen. Honela, Gomezen askatasuna aldarrikatu zuen «legaltasuna, gizatasuna eta eskaera sozial bat dela» nabarmenduz.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
