«Beti bezperako koplak» filmak eskuratu du Huhezinemako Goiena saria
Joan den ostiralean banatu ziren Aretxabaletako Arkupe zineman Huhezinema jaialdiaren hamargarren urteurreneko sariak. Arratsaldeko 16.00etatik aurrera lehiaketako sail desberdinetako hainbat film labur ikusteko aukera egon zen, eta 20.00etan abiatu zen Oihan Vegak eta Oizeder Mayok aurkeztutako saioa.
Sail Ofizialean “Beti bezperako koplak” (Ageda Kopla Taldea) lanak eskuratu zuen Goiena saria; ikusleena Maite Bidarte eta Koldo Gartziaren “Karta Astrala”-k eraman zuen, eta Vertigo saria “El Divino” (Sendoa Cardoso) lanarentzat izan zen. MU Ikasleen Sailean, fikziorik onenaren saria “Portrait”-entzat (Iñaki Tena eta Mikel Uralde) izan zen, eta dokumental onenarena “Trapu Zaharrak” (Imanol Eppherre eta Ion Garate) filmarentzat izan zen. Ikusleek Leire Goitiaren “Flash” lana saritu zuten. Basque Culinary sailean berriro Maite Bidarte eta Koldo Gartzia izan ziren saridun “Krispetak” lanarekin, eta Egoitz Ibargoitia izan zen ikusleen artean gustukoena “Wabi-Sabi” lanari esker.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
