Musikaren bakanak
Ekintza bat ezin da inoiz gehiago errepikatu. Harri berberean egin dezakegu estropezu baina ez da inoiz izango estropezu berbera. Ahaleginak egin daitezke ekintza bere hartan errepikatzeko, baina bakarra da eta errepikaezina. Egokiagoa izango litzateke ekintza hura gogoratzea izan zen bezala, eta ahantzi ahaleginak egiteaz ekintza berbera errepika dadin berriro. Emaitza antzuak eta eskasak lortuko genituzke.
Kantuetan berdin, musikariak hit bat sortu duenean ezin du pentsatu hurrengo kantuek arrakasta berbera izango dutenik, nahiz eta lehen ereserki arrakastatsua egiteko eman dituen urratsak milimetrikoki segitu. Bizpahiru hit lortu ondoren pentsatzen duenak ate hori beti irekiko dion giltza duela, lehenago baino beranduago muturrekoa jasoko du.
Arteak odol berberean edo bakanean forma desberdinak har ditzake. Gauzak gorde egiten ditugu, kantuak eta diskoak bildu, eta bildumak egin, berriro inoiz errepikatuko ez diren kantuen zain, eta horrela antsietatearen puntu gorena apaldu. Etsipenak garamatza bakar sentitzera, «single» hitzaren beste adierara. Single bakoitza bakana da, berezia, bakarra eta singularra. Txileko Panteras Negras hip-hop taldeko Lalo Meneses-ek erakutsi zidan «bacán» hitzaren adiera («bikaina»), eta, gero, euskararen «bakanarekin» lotu nuen. Lalok bere buruari jarri zion El Bacán ezizena. Argentinan eta Kuban esanahi berbera du. Musika bakana da.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
