«Euskalarria», arrakastak bigarren edizioa ekarri du
Bigarrena. Hori gertatu zaio “Euskalarria” eskalada gidari; hots, Euskal Herriko kirol eskaladako eremuak jasotzen dituen liburuxkari. Martin Ramirez de Alda, Miguel Angel Mulas, Iñaki Marco eta Ekaitz Maizek argitaratutako lehen edizioak (2005. urtea) arrakasta handia izan zuen. Hala baieztatu digu Maizek berak: «Aitortu behar dut ezusteko ederra hartu dugula; izan ere, 3.500 ale argitaratu genituen, eta, hiru urteren buruan, den-denak salduta zeuden. Bitxikeriaren bat edo beste izan dugu. Esan digutenez, Amazon ataria, adibidez, 70 euroan saltzen izan zen».
Arrakasta hori ikusita, egileek bigarren edizio bat prestatu eta kaleratu berri dute. Aurrekoarekin alderatuta, Maizek gehitu digunez, hainbat aldaketa egin dituzte: «Lehenean Euskal Herriko 22 eskalada eskola zeuden, eta beste bi ingurukoak, baina bide gehienak hemengo ekipatzaileen sinadurarekin. Ohartu gara zaharkituta zegoela, eta edukian zein formatuan aldaketak egin ditugu. Edukia gehiago definitu dugu; horrekin esan nahi dut kalitateari lehentasuna eman diogula. Orain 17 eskalada eskola dira, guretzat eremu onenak direnak, kalitate handiena dutenak eta erreferentzia direnak. Formatuan, berriz, marrazkietatik argazkietara pasatu gara».
“Euskalarria”-ren bigarren edizioa, beraz, kalean da. Salneurria: 30 euro.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
