Indar handiko hiruzpalau urakan izango dira aurtengo denboraldian Atlantikoan
NOAA AEBetako Ozeanoen eta Atmosferaren Elkarte Nazionalak egin dituen aurreikuspenen arabera, ofizialki ekainaren 1ean hasi zen aurtengo denboraldian bost eta bederatzi urakan artean sortuko dira Ozeano Atlantikoan, eta horietatik hiruzpalau indar handikoak izango direla gaineratu du.
Adituek uste dute batez besteko jarduera baino handiagoa izango duela aurtengo urakan denboraldiak. AEBetako hegoaldeak, Karibe itsasoko herrialdeek eta Mexikok datozen sei hilabeteetan 11 ekaitz tropikal baino gehiago ere (17, kasurik okerrenean) jasan beharko dituzte. NOAAko espezialistek diote urte arrunt batean baino ekaitz eta urakan gehiago sortzeko arriskua dagoela aurten, %45.
Gerry Bell NOAA erakundeko meteorologo taldeko buruak esplikatu du iragarpena egitean kontuan hartu dutela “El Niño” izeneko fenomeno meteorologikoa oso ahula izango dela datozen hilabeteetan, erabat desagertzen ez bada.
Gainera, Ozeano Atlantikoko azaleko uraren tenperatura batez bestekotik hurbil edo zertxobait goitik ibiliko dela iragarri du Bellek.
Meteorologoek diote “El Niño” fenomenoaren eraginez aurreko urteetan normalean baino ekaitz eta zikloi gutxiago izan dela Atlantikoan. Baina ozeano horretan urakanak sortzea oztopatzen duen fenomenoa ahuldu egingo denez, sekulako kalteak eta tragediak eragiteko gaitasuna duten ekaitzen kopuruak gora egingo du.
Iaz Atlantikoan sortu ziren urakanei dagokienez, “Matthew” izenekoa nabarmendu dute, 5. mailara iritsi baitzen, aurreko hamar urteetan gertatu ez zena. Haiti suntsitu zuen, 500 hildakotik gora eraginez. Biktima kopurua ia 600era iritsi zen, Kuban, Bahametan, Dominikar Errepublikan, Kolonbiako iparraldean eta AEBetan izandakoak erantsiz gero.
Nabarmentzeko urakanak izan ziren ere 2007ko “Felix” eta 2005eko “Stan”. 2016an 15 ekaitz erregistratu zituzten eta horietako 7 urakan izatera iritsi ziren.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
