Irigoien da Etxaurin irabazteko faboritoa
Aimar Irigoien izango da bihar eguerdiko ordu batean Etxauriko plazan jokatuko den Etxauriko Harria Txapelketa irabazteko faborito nagusia. Errezildarra gaur egun mendean hartzea oso zaila izaten da, eta biharkoan ere horrela izango zaie gainerako kirolariei.
Baina berrikuntza zera da, ikustea Euskal Herritik kanpo nola ari den kirol hau zabaltzen. Orain dela gutxi jokatu zen Gaztela eta Leongo Txapelketa eta hori orain dela urte gutxi batzuk pentsaezina zen. Bihar Etxaurin madrildar bat, Sergio Mielgo, eta Avilako bat, Julio Jimenez, ikusteko aukera izango da, bertara etorriko baitira. Baina aipaturiko harri-jasotzaileez gain, Jokin Eizmendi eta Iban Ugartemendia ere bertan izango dira lanean, errezildarrari estutu aldi bat emateko asmoarekin.
Inork ez du zalantzan jartzen irabazteko faborito nagusia Aimar Irigoien dela. Berak izan dezakeen aurkari nagusia Jokin Eizmendi izan daiteke, zarauztarrak ere lan ona egiten baitu harri hauekin. Ikusgai dago Espainiatik datozen bi kirolarien lana, baina, dudarik gabe, Euskal Herritik kanpo kirol hau indartzen ari dela ikustea eta kanpotik Euskal Herrira lehiatzera ere badatozela ikustea oso berri ona da kirol honentzat. Julio Jimenez iaz ere ibili zen, eta bost jasoaldi lortu zituen. Irigoienek, Eizmendik eta Ugartemendiak badakite lehiaketa hau irabaztea zer den, hirurak irabazita baitaude lehen ere.
Ekinaldiari hasiera eman aurretik kirolari guztiek eskuak garbitu beharko dituzte, eta epaileek bai arropatan eta bai eskuetan ere begiratuko diete, harria itsasteko produkturik duten ala ez egiaztatzeko.

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

Garratz Zabarte hil da, 29 urte espetxean eman zituen euskal preso ohia

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida
