Lehiak lehia, merkatu kuota «historikoak» izan ditu Euskaltel-ek

«Lehia oso gogorra den arren», aitortu zuen Euskaltelek, iazkoekin alderatuta %0,4 igo dira diru sarrerak etxeko sektorean, konpainiak berak azaldu zuenez. Merkatu kuota «historikoak» lortu dituela iritzi dio telefonia mugikorrean (%79,6), banda zabalean (%84,4) eta ordainpeko telebistan (%58,9). Zenbaki zehatzak emanda: telefonia mugikorrean 35.500 linea berri egin ditu azken urtean eta 10.000 linea berri ordainpeko telebistaren alorrean. Hain justu, aste honetan amaitu du Euskaltel Taldeak Asturiasko operadore nagusia, Telecable, erosteko prozesua. Francisco Arteche kontseilari delegatuak datuen «bilakaera ona» azpimarratu zuen.