«Ezin diogu uko egin subirano izateari, gure ametsen bila joan behar dugu»

Dozenaka ikurrin eta esteladek bat egin zuten atzo Bermeon, Independentista Sareak antolatutako Independentzia Egunean. Leitzak ospatu zuen lehenik eta lekukoa eman zion Bermeori; atzo aurreratu zutenez, Larrabetzurena izango da aldarrikapen eguna antolatzeko hurrengo txanda. Horregatik, Bermeoko Udaleko ordezkariek eta Independentistak Sareko kideek harrera egin zieten Leitzatik eta Larrabetzutik heldutako lagunei. Kutsu berezia izan zuen ere Bermeoko komunitate katalanari egindako harrerak: urriaren 1ko hitzordua heltzeko atzera kontaketa hasita, zaila begiak handik urruntzea.
«Balore sinboliko handiko» jaia dela adierazi zuten sustatzaileek, jai giroan eta kalean, «gure herriaren independentzia aldarrikatzeko garaia» heldu dela ohartaraziz. «Kontziente gara kalean batuta agertzeak duen indarraz eta balioaz –erantsi zuten ekitaldian–. Gizarte zibilak sortzen du soberania, ezinbestekoa da hori sinistea, aldaketa datorrela, justizia soziala eta askatasun guztiak datozela, baita gurea ere».
Independentista Sareak nabarmendu duenez, «ezin diogu uko egin soberano izateari, eutsi egin behar diogu. Gure ametsen bila joan behar dugu geuk, geuk nahi dugunaren bila, utopiaren bila ibiltzeak bidea egitera eramaten gaitu. Estrategiak eta bideak behar ditugu gure ametsak gauzatzeko», adierazi zuten.
«Bakoitzak bere neurrian» egitearen garrantziaz ere mintzatu ziren, izan ere, «ahal duguneraino parte hartzen badugu, garaipena lortuko dugu, elkarri eskuak emanda lortuko dugu».
Giza katea osatu eta mosaiko bat sortu zuten plazan, «independentzia!» eskariekin. Larrabetzuk jasoko du bermeotarren eskutik hurrengo Independentzia Eguna antolatzeko lekukoa eta keinu horrekin amaitu zen atzoko ekitaldia.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
