Biarritz gora begira eta Baiona larri atzo galdu ostean
Albiste onak eta txarrak utzi ditu euskal taldeentzat errugbiko ProD2 mailak Frantziako Ligan. Onak Biarritzentzat, etxean 18-9 irabazi zuelako aurreko ostiralean Beziers taldearen aurka. Txarragoak, aldiz, Baionarentzat, atzo eguerdian jokatutako partidan 36-13 galdu zuelako Colomiers taldearen zelaian.
Emaitza horiek beren isla izan dute sailkapen nagusian eta, oraindik hiru jardunaldi besterik jokatu ez diren arren, taldeak hasi dira beren lekuetan kokatzen. Biarritz gora begira jarria da, adibidez, seigarren postuan zortzi punturekin; Aviron, bestalde, hamabosgarren postuan dago lau punturekin.
Atzoko demari dagokionez, talde baionarrak hainbestean eutsi zion emaitzari aurreneko minutuetan, baina azken txanpan amore eman behar izan zuen. Nicolas Plazy izan zen etxekoen aurreneko entsegua lortu zuena, baina Willem Du Plessis hegoafrikarrak berehala berdindu zuen emaitza. Ordu erdia igarota, ordea, Pimientak, Plazyk bigarrenez eta Faleafa ozeaniarrak lehia erabakita utzi zuten Colomiersen alde.
Ostiralean, Biarritz oso sendo aritu zen Aguileran eta aurten oso defentsa gogorra duela erakutsi zuen. Adriu Delai eta Alex Arrate izan ziren lapurtarren entseguak sinatu zituzten jokalariak, eta Pierre Bernard ere fin aritu zen zigor-kolpeetan. Beziers talde bisitariak, aldiz, ez zuen entsegu bakar bat lortu; hala, Munroren kolpeen bidez bakarrik egin zituen puntuak.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
