Harri-zulatzea
Ez da ezusterik izan bakarkako kanporaketan
Oskar Laso, Sergio Gomez, Asier Zubiaga, Rober Irure, Yasmin De la Vega eta Edu Hidalgo izan dira Bizkaiko Buruz Buruko Txapelketako finala jokatzeko txartela eskuratu duten zulatzaileak.
Oskar Laso izan zen guztietan onena, berak egin zuen marka inork ezin izan baitzuen hobetu. 6 zulo, eta 9,5 zentimetro egin zituen. Hala ere, guztien artean ez zen alde handirik egon.
Atzetik, Gomez (6 zulo eta 8,3 zentimetro), Zubiaga (6 zulo, 8 zentimetro), Irure (5 zulo, 9 zentimetro), Yasmin De La vega (5 zulo, 7,9 zentimetro), Edu Hidalgo (4 zulo, 11,8 zentimetro), Calabozo (4 zulo, 11,5 zentimetro), Benito (4 zulo, 6,5 zentimetro), Abasolo (4 zulo, 0,5 zentimetro) eta Luisma (3 zulo, 10,9 zentimetro), sailkatu ziren.

Temas del día
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Temas del día
El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

Temas del día
El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

Temas del día
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Temas del día