J.L.
Nafarroakoa

Beti Gaztek eta Txantreak eraman dituzte denboraldiko lehen txapelak

Txantreak nesketan  eta Beti Gaztek mutiletan  irabazi dituzte Nafarroako Goma Gaineko Txapelketako aurreneko txapelak. Lehen jardunaldiko emaitzak errepikatu ziren jokatu ziren bi mailetan, eta esperotako taldeek eraman zituzten txapelak.

Neskak 375 kiloko mailan lehiatu ziren. Txantreak jokatutako tiraldi guztiak irabazi zituen oraingoan ere. Bere atzetik sailkatu zen Berriozar, txapeldunekin galdu eta gainerakoak mendean hartuta. Beti Gazte sailkatu zen hirugarren postuan, Antsoaini bakarrik irabazita, eta azken talde honek itxi zuen sailkapena, jokatutako tiraldi guztiak galduta.

Mutiletan Beti Gaztek aise irabazi zuen txapela, eta hemen ere aurreneko jardunaldiko emaitzak errepikatu ziren. Lesakakoek jokatutako tiraldi guztiak irabazi zituzten. Berriozarrek lortu zuen bigarren postua, Beti Gazterekin galdu eta Antsoaini irabazita, eta sailkapena azken talde honek itxi zuen, tiraldi guztiak galduta.