Jimenez eta Ardeo izan dira Promozio Txapelketako onenak
Bizkaiko Federazioak herri kirolak bultzatzeko helburuarekin antolaturiko promozio txapelketak jokatu dira asteburuan harri-jasotzen eta trontzan, eta emaitza nahiko txukunak izan dira bertan. Harri-jasotzen, nesketan, Julia Jimenez izan zen onena, 55 jasoaldi emanez 40 kiloko bolari. Atzetik, Cristina Sanchez eta Raquel de la Calle sailkatu ziren.
Mutilek harri handiagoarekin aritu behar izan zuten, eta Unai Ardeo izan zen onena, guztira 45 jasoaldirekin. Jasoaldi kopuru berarekin, Amabe sailkatu zen bigarren eta atzetik, Zubillaga, Peter, Merlo, Cordero, Rubio eta Martinez sailkatu ziren.
Trontzan, berriz, bikote mistoak lehiatu ziren. Bikote bakoitzean emakumezko bat eta gizonezko bat egon behar ziren, eta garaipena Batirtze Izpizuak eta Xanti Zubizarretak osaturiko bikoak lortu zuen. Atzetik sailkatu ziren Garazi Arruti eta Joseba Legarreta, Ireide Gezuraga eta Xalbador Erleaga, Uxue Ansorregi eta Mikel Agirre eta Bingen Erleaga eta Pilar Rodriguez.

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Zaila da memoria lantzea, jende aunitzek ez du arbasoen ardura ikusi nahi»

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»

«Oldarraldi erreakzionarioaren aurrean alternatiba eraikitzeko unea da»
