ELA, LAB eta Steilasek grebara deitu dituzte eskola publikoetako irakasleak, «ez dagoelako beste aukerarik»
Ostegunean, azaroak 30, greba egitera deitu dituzte eskola publikoetako irakasleak ELA, LAB eta Steilasek. Hilabeteko lehen hiru asteetan Haurreskolak, sukaldaritzako eta garbiketako langileak eta Hezkuntza Berezikoak aritu dira borrokan, eta etzi irakasleek hartuko dute lekukoa, hezkuntza publikoa osatzen duten sektoreek bizi duten «egoera larriari» buelta emateko. Sindikatuek diotenez, Lakuak ez die bertze biderik uzten.
Atzo Bizkaiko hiriburuan egindako agerraldian iragarri zuten aste honetan mobilizazio ugari eginen dituztela. Kalejira eta elkarretaratzeen bidez arazoa kalera aterako dute. Ostegunean, greba egunean, berriz, manifestazioan aterako dira Donostia, Gasteiz eta Bilbon. Hala segituko dute borrokan abenduaren 12ko sektore guztien greba orokorrera arte.
Sindikatuek jakinarazi zutenez, sektorekako negoziazio mahaiak deitu badituzte ere, Hezkuntza Sailaren proposamenak «ez dira inondik inora beharrezko gutxienekoetara heltzen». Azaldu zutenez, honek ez die hezkuntza publikoko langileen eskaerei erantzuten. «Murrizketa politikak berehala alde batera utzi eta egoerari buelta eman behar dio», aldarrikatu zuten. Zehazki, hezkuntzan egiten duen inbertsio publikoa BPGren %3,5etik pixkanaka %6ra igotzea galdegiten dute. 1.800 langile gehiago izatea eta aldizkako lanaldien tasa %38tik %6ra jaistea ere exijitzen dute. Gelako ikasle kopurua %10 jaistea, irakasleen soldaten murrizketetan atzera egitea eta ordezkapenak lehen egunetik egitea dira bertze aldarri batzuk.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
