Barberena anaiak izan dira Bilboko Torneoko azkarrenak
Barberena anaiek irabazi zuten atzo Bilbon jokatu zen Santo Tomas Torneoa. Bikote bakoitzak 13 epai eman behar izan zizkion etzanda jarritako 45 ontzakoari, eta zazpi zutik jarritakoari.
Bizkaiko Txapelketa zen izatekoa, baina azkenean nahikoa bikote ez zeudenez, torneo bat jokatu behar izan dute, eta tartean bikote bizkaitar bakarra eta bi bikote nafar aritu ziren.
Hemen ere ez zen ezuste handirik izan, Barberena anaiak baitziren irabazteko faboritoak, eta eurek irabazi zuten. Lan guztiak burutzeko, 11 minutu eta 6 segundo behar izan zituzten. Izpizuak eta Zubizarretak ere lan bikaina egin zuten, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 11 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten lanak burutzeko. Oteizak eta Canok itxi zuten sailkapena (13.20).
Aizarnazabalen bihar, 18.00etan, kintopekoen Saizar sariketako idi-demako finalak jokatuko dira. Etxetxoren, Olidenen, Altunaren eta Olatzarren idiak arituko dira.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
