Ducassou ez da osatu eta ez du Buruz Burukoa jokatuko
Battitte Ducassouk ez du aurtengo Berezkoen Buruz Burukoa jokatuko. Egungo txapeldunak eskuko hatz bat hautsi zuen Superprestigioko finalean, eta ez da osatu. Gaur abian jarriko den finalerdietako ligaxka berez joan den astean hastekoa zen, baina txapelduna osatuko zelakoan astebete atzeratu zen hasiera. Alta, Ducassou ez da osatu eta ez jokatzea erabaki du. Ondorioz, Ximun Lanbertek hartuko du haren lekua eta bera arituko da Ospitalekin, Larralderekin eta Bilbaorekin batera.
Ligaxka gaur jarriko da abian Senperen. 17.00 etan hasiko da jaialdia, eta Lehen Mailako partida bigarren neurketa izango da. Bilbao eta Ospital izango dira aurrez aurre. Azken hau da, zaleen ustez, irabazteko faboritoa. Iazko Buruz Burukoan finala jokatu zuen, baita aurtengo Superprestigioan ere. Bilbaoren gorakada, berriz, gelditu egin dela dirudi, nahiz eta oraindik bera ere oso gaztea den.
Bihar, berriz, Arrangoitzen izango da partida. 10.30ean hasiko da jaialdia, eta partida hau bigarrena izango da. Bertan, Ximun Lanbert eta Larralde izango dira aurrez aurre. Azken hau da irabazteko faboritoa. Larraldek azken urtebetean partida garrantzitsuetan huts egin du, eta berriro ere orain dela bi urteko Larralde izan nahi badu, garaipen batekin ekin behar dio ligaxkari.
Bigarren Mailan ere gaur bertan hasiko da finalerdietako ligaxka Senperen, berarekin hasiko baita jaialdia. Gaurkoan Iturbe eta Intxauspe izango dira aurrez aurre, eta bihar, berriz, Laurent Lanbert eta Palomes izango dira Arrangoitzen lehian arituko direnak. Lanbert eta Intxauspe izango dira bi faboritoak.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
