ENBAk estatutuen eguneraketa onartu du 26. Batzarrean
ENBA Euskal Nekazarien Batasunak 26. Batzarra egin zuen igandean Usurbilgo Salesiarren ikastetxean. Bertan, elkarteko eta Enaro kooperatibako diru-kontuak eta estatutuen eguneraketa onartu zituzten. «Nekazaritza sektoreko elkartea denez, lan alorreko gaietan jarduteko, eta bestetik, baserriko emakumeen berdintasuna, babesa eta sustapena bereganatzeko», azaldu zuten.
ENBAko presidenteak, Iñaki Goenagak, adierazi zuen sindikatua indartzeko eta dagokion plan estrategikoa egiteko, sektoreak berak bizi duen egonkortasunaz eta giro onaz baliatu behar duela, «etorkizunerako lan ildoak finkatuz eta sektorean bizi diren beste eragileekin elkarlana jorratuz». Sindikatuak zin egin zuen gogoeta estrategikoa egingo duela baserritarrentzat tresna eraginkorragoa izateko.
Europako Nekazaritza Politikaren erreformaren atarian izaki, lehen sektore hau gizartearen nahiarekin eta helburu berriekin lerrokatzea proposatu zuen Goenagak, «nekazaritza sektoreak etorkizuna izan dezan». Ezinbestekotzat jotzen ditu «elikadura osasuntsua, klima aldaketaren aurkako borroka, ingurumenaren zaintza eta gisa horretako gaiak jorratzea eta gure sektorearen norabidea helburu horietara bideratzea».
Baserritarron Laguna
Batzarraren amaieran sindikatuak Baserritarron Laguna saria eman zion ETBko “Sustraia” saioari. «Azken 28 urteotan gure baserriak eta nekazaritza sektorearen irudia goratzen egindako lana eskertu» nahi izan dute.
Osalan, SPMA eta Abelurrekin elkarlanean nekazaritzako lan-arriskuen prebentzioen inguruko jardunaldia antolatu dute gaur Fraisoro Eskolan.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
