Bilbao eta Lanbert azkeneko aukeraren aurrean daude
Bilbao eta Ximun Lanbert neurtuko dira bihar Azkaineko trinketean finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko lehen partidan. Aurreneko norgehiagoka galdu egin zuten biek, eta finalean izateko aukerei eutsi nahi baldin badiete, irabazi beharra daukate.
Galdu arren, biek oso itxura ezberdina erakutsi zuten. Bilbaok asko estutu zuen Ospital, baina Ximun Lanbertek astindua hartu zuen Larralderen aurka. Gaurko Bilbao izango da irabazteko faboritoa, Lanberten kasua ere berezia izan baita. Ez zen sailkatu finalerdiko ligaxka honetara, baina Ducassouren lesioa dela-eta, ateak zabaldu zaizkio, eta agian lehen jardunaldian ustekabeko partida horren ordaina jaso zuen. Gaur galtzen duenak ia aukerarik ez du izango finalean izateko, eta irabazten duenak hurrengo partida ere irabazi beharko du.
Azkaineko jaialdia 16.00etan hasiko da, eta Bigarren Mailako partidarekin jarriko da abian. Lehen Mailakoan, aurreneko jardunaldiko bi galtzaileak elkarren aurka arituko diren bitartean, Bigarren Mailakoan lehen ekinaldiko bi irabazleak neurtuko dira; Palomes eta Iturbe. Azken hau suertatu da Txapelketako ezustea, eta gaur irabaziko balu, ia-ia finalean izango litzateke.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
