«Maitte-maitte», haurren urtebetera arteko bizipenak osatzeko disko-liburua
«Disko-liburu honek haurrak jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu». Ideia horrexekin argitaratu du Elkar-ek “Maitte-maitte. Negar eta maite, munduan urtebete” disko-liburua. Euskal tradiziozko kantutegiko hamahiru abesti biltzen ditu diskoak, Antxon Sarasuak zuzendutako musika talde batek «gozoki» jaso dituenak, jatorrizko bertsioan batzuk eta doinu berrituan beste batzuk, tartean “Amaren bularra”, “Bolon bat” edo “Txiki, txiki, txikia”.
Liburuak, kantuen hitzak eta Miren Agur Meaberen testuak eta Maite Mutuberriaren marrazkiak dakartza. Eta, sarrerako orrian, liburuxka haurraren informazioaz osatzeko proposamena egiten da.

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Temas del día
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Temas del día