Adinekoak zaintzen dituzten familiei murrizketak
Gipuzkoako Aldundiak ez du atzera egingo adineko senideak etxean zaintzen dituzten 4.000 familiei ezarriko dizkien murrizketetan. EAJk eta PSEk EH Bilduren eta Ahal Duguren proposamena blokeatu dute.

Gipuzkoako Aldundiak iragarritako azken murrizketei eutsiko die. Denera, adineko senideak etxean zaintzen dituzten 4.000 familiei jaitsiko die diru laguntza. EH Bilduren ustez, politika hauek ez dira onargarriak, eta horregatik proposamen bat aurkeztu zuen Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran, murrizketa jasan dutenei egoera bere onera itzul dakien. Ekimena Ahal Dugu taldearekin adostu arren, EAJk eta PSEk blokeatu egin zuten, eta behar handienak dituzten herritarren kontrako neurriekin aurrera jarraituko dute.
Ernesto Merino batzarkideak gogoratu zuenez, 2017ko urrian Foru Aldundiak prestazioen dekretu berria iragarri zuenetik, gutxienez lau aldiz aldatu ditu irizpideak, kantitateak eta kaltetuak izango diren pertsonak: «Foru Gobernu honek, bai mendekotasun prestazioen dekretuaren izapidetzean zein prestazioen zenbateko berriak erabakitzeko garaian, aurrera eraman duen kudeaketa txarra eta jokabide zentzugabea agerian geratu da». Agertu zuenez, inprobisazioak eta noraezean ibiltzeak ezinegon handia sortu dute mendekotasuna duten pertsonengan eta haien familiengan.
Horregatik, EH Bilduk, Ahal Dugurekin adostutako ekimen batean, Aldundiko arduradun politikoei eskatu zien «hain sentibera den mendekotasuna duten pertsonen kolektiboa adeitasunez, begirunez eta seriotasunez tratatzeko, une oro haien ongizatearen alde eginaz, eta kezka sortzen duten iragarpenak ekidinez». Era berean, «errespetuzko komunikazio zuzen eta duin bat ezar dezala zerikusia duten taldeekin eta elkarteekin, haien eskarmentua txertatzeko eta prozesu osoan zehar behar bezalako informazioa emateko».

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
