Bilbaoren eta Larralderen arteko partida astebete atzeratu da
Bixintxo Bilbaok eta Peio Larraldek jokatu beharreko Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako ligaxkako azkeneko jardunaldiko partidak astebete itxaron beharko du, atzo Baionako Modernen jokatzekoa zena, bertan behera geratu baitzen.
Jaialdia 10.00etan zen hastekoa, eta Bigarren Mailako neurketa jokatu behar zuten Ion Iturbek eta Laurent Lanbertek. Pilotariak eta epaileak trinketera heldu bezain azkar konturatu ziren hezetasun handia zegoela. Kantxa oso irristakorra zegoen. Baionako Moderneko arduradunak saiatu ziren zorua lehortzen, baina ezinezkoa zen, hezetasunak bere horretan jarraitzen zuelako. Ondorioz, Federazioak jaialdia atzeratzea erabaki zuen. Alde batetik, jaialdia hasi eta amaituko zen segurtasunik ez zegoelako, baita pilotariek min hartzeko arriskua ere handia zelako, eta zaleek ere ez zutelako behar bezalako ekinaldia ikusiko.
Ondorioz, atzo Modernen jokatu beharreko bi partidak leku berean jokatuko dira, baina datorren larunbatean izango dira, 16.00etan hasita.
Gaur Donibane Garazin izango da jaialdia, eta 16.00etan hasiko da Bigarren Mailako partidarekin. Lehen Mailakoan, Ospital eta Lanbert lehiatuko dira. Ospital jadanik finalean dago, eta Lanbertek, berriz, ez dauka azkeneko egunean izateko inongo aukerarik.
Bigarren Mailakoan bai izango direla gauzak jokoan. Bertan, Palomes eta Intxauspe izango dira aurrez aurre. Azken honek orain artekoak galdu egin ditu, baina gaur irabazita, hurrengo larunbatean zer gertatzen den ikusi beharko luke. Palomesek gaurko partida irabazita ere, ez luke finalerako txartela seguru izango.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
