Larraldek eta Bilbaok derrigorrezkoa dute garaipena lortzea
Gaur jakingo du Ospitalek Buruz Buruko finalean zein izango duen aurrean. Modernen neurtuko dira Bilbao eta Larralde, eta horko irabazlea jardungo da Ospitalen aurka aurtengo final handian.
Neurketa hau joan den astean zen jokatzekoa, baina hezetasunak galarazi zuen eta astebete atzeratu behar izan dute. Atzeratze horrek ez dakigu inori mesederik egin dion, baina biek ere badakite zer egin behar duten Baionako neurketa handian egon nahi baldin badute.
Finalerdietako ligaxkan zalantza batzuk sortu dituen arren, Larralde izango da irabazteko faboritoa. Berak badaki txapela lortzea zer den, nahiz eta ordutik ez dabilen batere ongi; izan ere, azkeneko urte eta erdian ez ditu berarengan jarrita zeuden itxaropenak bete.
Bilbao, berriz, azkeneko urte hauetan finalerdietan sartuz dabil, eta bera ere gogotsu dago final handiren bat jokatzeko. Aurtengoa izan daiteke, baina aurrean oso neurketa zaila izango du.
Jaialdia 16.00etan hasiko da, eta Bigarren Mailako neurketarekin abiatuko da. Ion Iturbe eta Laurent Lanbert arituko dira elkarren aurka. Hau hasi aurretik, eta gertatzen dena gertatzen dela, Iturbek badaki finalean izango dela. Gaurko partida Lanbertek irabaziko balu, bera ere finalean izango litzateke. Galduko balu, ligaxkako beste hiru pilotariak garaipen banarekin geratuko lirateke, eta orduan kontuak egin beharko dira hirugarren finalista ezagutzeko, bakoitzak lortu dituen eta egin dizkioten puntuak kontuan hartuz.
Modernen giro bikaina espero da gaur, jokatuko diren bi mailetako neurketak erabakigarriak baitira.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
