Parabolak
Gero, parabola hau erran zien Jesusek: Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. Eta bere baitan ari zen: ‘Zer egin? Ez baitut uztaren sartzeko lekurik’. Eta erran zuen: ‘Horra zer eginen dudan: nire selauruak aurtiki eta handiagoak eraikiko ditut, eta han sartuko nire uzta eta ondasunak. Gero, neure buruari erranen diot: Hi, baduk, ontasuna frango bildurik, urte ainitzentzat; pausa hadi, jan, edan eta besta egizak’. Baina Jainkoak erran zion: ‘Zentzugabea! Gau huntan berean hil behar duzu. Norentzat izanen da prest ezarri duzuna?’. Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ontasunak biltzen dituenari». Luk 12: 16-21. Behin, errepidean aurrera, haurrentzat irratsaioa entzuten nindoan Radio Marian. Hamaika zozokeria eta pitokeriarekin liluratuta, eskola egunetara atzera egin nuen, eskola nacional-catolicora. Parabolak eskolan entzundako ipuinak ziren. Nork ez du gogoan etxera bueltatutako seme galduarena, eta antzekoak. Gure imajinarioaren parte bilakatu ziren istorio moralizatzaile haiek. Gaur, ordea, ipuinak kontatzerakoan, ez ote dira askotan halako bidetik kontatzen? Alegia, ez ote dago kontalaritza parabola laikoz betea? «Horra zergatik mintzo nintzaien parabolaka; behaturik ere ez baitute ikusten, entzunik ere ez baitute aditzen, ez eta konprenitzen», azaldu zien Jesusek bere dizipuluei. Egun hauetan “Somos novios de la muerte”, kantatzen ari ziren ministroek horretara itzuli nahi gaituzte. Ez gaitezen kontalariok parabolari bihur.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
