Ansorregik eta Agirrek irabazi dute Bizkaiko Txapelketa
Ansorregik eta Agirrek irabazi dute Bizkaiko trontzalari mistoen finala. Bost bikote lehiatu ziren finalean, etzanda jarritako kana-erdiko bati hamar epai emateko. Irabazleek, lan guztiak egiteko, 5 minutu eta 11 segundo behar izan zituzten. Atzetik, Gezuraga eta Erleaga (5.31), Arruti eta Legarreta (5.40) eta Rodriguez eta Xabat (6.22) sailkatu ziren. Harri-jasotzeko Arratzuko Torneoa, aldiz, Inhar Urruzunok irabazi zuen. Atzetik, Gisasola, Zubiaga eta Scot sailkatu ziren.
Bestalde, Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien kanporaketan, Eneko Otañok, Jon Irazuk eta Jexuxmari Mujikak lortu zuten finalerako txartela. Pasa den astean sailkatu ziren Luix Txapartegirekin, Aratz Mugertzarekin eta Jokin Alkizaleterekin batera jokatuko dute finala. Bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar izan zituzten kanporaketan. 9 minutu eta 53 segundo behar izan zituen Otañok. Atzetik, Mujika (10.25), Irazu (10.35), Urteaga (14.19) eta Otaegi II.a (14.26) sailkatu ziren.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
