35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu UEUk uda honetarako
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari Kepa Sarasolak, Udako Ikastaroetako arduradun Irati Iciarrek eta UEUko Nafarroako arduradun Edurne Kochek aurtengo ikastaroen berri eman zuten atzo. Jardunaldi eta tailerrak batuz, 35 izango direla iragarri zuten.
Ehun ikastaro-proposamen baino gehiago jaso dituzte aurten, baina guztiak antolatu ezinik, horien artean aukeratu behar izan dute. Horrela banatuko dituzte: 7 ikastaro Iruñean, 15 ikastaro eta 3 jardunaldi Eibarren, 7 ikastaro Baionan, eta jardunaldi bana Gasteizen, Usurbilen eta Donostian.
Horietara sarbidea errazteko diru laguntza ugari eskainiko dituzte. Izan ere, ikasle, langabe eta erretiratuen matrikuletan beherapenak egingo dituzte. Era berean, bizkaitarrei –Bizkaian ez dagoelako ikastarorik– beste laguntza berezi bat eskainiko zaie joan-etorriak finantzatzeko. Era berean, Euskal Herriko hainbat udalek ere laguntzak emango dizkiete euren herritarrei. UEUren webgunean dago informazio zehatza.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
