Gorka Pagonabarragak jantzi du txapela Saran, Euskal Herriko 30. Eskolartekoan

Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela atzo Saran, Mikel Mendizabalen eskutik. Durangarrak Aner Peritz txapeldunordea eta Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana izan zituen bertsokide saioaren bigarren zatian. Hamaikak pasatxo hasi zen Sarako trinketean Euskal Herriko 30. Eskolarteko Txapelketa, kanpotik zetorren euri jasak abiapuntua markatuz.
15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartu zuten parte saioan, egitasmoa gauzatzen duten lurralde guztiak ordezkatuz. Zozketak hala erabakita, hurrenkera honetan egokitu zitzaien kantuan aritzea: Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001), Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001), Haitz Capot Thornary (Zalgize, 2001), Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001), Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002), Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001), Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000), Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002), Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001).
Julene Etxeberrik egin zituen gai-jartzaile lanak eta Ainhoa Sarasuak harrera eta agurreko aurkezletza.
Zenbaki berezia baliatuz, 1982tik bertsolaritza ikastetxeetan lantzen eta urte luzez Eskolartekoaren antolaketa lanetan aritu den Mikel Mendizabalek jantzi zion txapela irabazleari. Txapeldunak agurrean aipatu bezala, «jarrai dezagun kantari».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
