«Nola soinu hala zeinu» kartelak iragarriko du Bilboko Aste Nagusia

Jone Etxaburu Garaik irabazi du Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel lehiaketa, “Nola soinu halan zeinu” lanarekin.
Itziar Urtasunek, Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi ordezkariak, atzo azaldu zuenez, 175 pertsonak hartu dute parte lehiaketan, aurreko urtean baino %9,4 gehiagok.
Kartel gehienak Bilbotik iritsi diren arren, beste hainbat lekutatik ere bidali dituzte proposamenak, besteak beste, Euskal Herriko beste herri batzuetatik eta Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik eta Coruñatik.
Epaimahaiak sei kartel finalista aukeratu zituen uztailaren 2tik 6ra. Eta horien artean irabazlea hautatzeko, sistema mistoa erabili dute, hau da, alde batetik herritarren botoak kontuan hartu dituzte, eta bestetik epaimahaiaren erabakia.
40. urteurrena
Aurten Aste Nagusiak 40 urte beteko ditu. Abuztuaren 18an hasiko da, eta 26an bukatu. Iazko jaietan 1.300.000 pertsona baino gehiago izan ziren Bilbon.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
