Nacho Carretero, David Trueba, Laura Restrepo eta Katixa Agirre, Literaktum-en
Literaktum jaialdia azaroaren 13tik 24ra egingo da aurten Donostian eta literaturako izen ezagunak batuko dira. Alde batetik, sorkuntza-askatasunaren inguruko mehatxuei buruz mintzatuko dira Nacho Carretero kazetaria eta David Trueba idazlea Okendo Kultur Etxean, Carreteroren “Fariña” liburuak jasandako bahiketa ahantzi gabe.
Donostian izango da, halaber, Laura Restrepo idazle kolonbiarra. “Los divinos” azken eleberria aurkeztuko du, Kolonbiaren erretratu gogorra jasotzen duena, 7 urteko neskatila baten bahiketa, bortxaketa eta hilketan oinarrituta. San Telmo museoan hitzaldia eskainiko du.
Bestalde, euskal idazleen udazkeneko uzta ezagutzeko aukera ere izango da. Katixa Agirrek “Amek ez dute idazten” eleberria aurkeztuko du, orain bi urte Augustin Zubikarai beka jaso ondoren idatzia. Amatasunaren eta arte sorkuntzaren harremanaz gogoeta egingo du idazle gasteiztarrak, Eider Rodriguez elkarrizketatzaile duela. Solasaldia Elkar liburu-dendan izango da.
Edizio honetako gai nagusia mina izango da eta literaturak esperientzia mingarriei forma emateko duen gaitasuna erakutsiko du, galeratik gatazka sozialera, bakardadetik indarkeriara. Belaunaldi berrien literatura ere izango da hizpide, eta 30 urtetik beherako idazle gazteen ahotsa ezagutu ahal izango da. Euskal idazleek labetik atera berri dituzten lanek, lan klasikoen inguruko jarduerek eta gaur egungo eztabaidek osatuko dute jaialdiaren egitaraua.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
