Trikitiaren «altxorrak» pilatu dituzte diskoetan
«1979-1991. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak» disko bildumak zazpi lehiaketatan jo ziren piezak jasotzen ditu. Musika estiloak eta jotzeko teknikek urteak pasa ahala izandako eboluzioa nabaria da.

1979tik 1991ra grabatu diren trikiti txapelketa nagusien doinuak jasotzen dituen diskoa aurkeztu berri dute Elkar argitaletxeak eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, lankidetzan. Hamahiru diskotan, zazpi txapelketa jaso dituzte, musikaz aparte lehiaketa horietan izaten zen giroa ere islatuz.
Elkarreko Anjel Valdesek aurkezpenean esan zuenez, trikitia Euskal Herriko identitate sentimenduari dago lotuta, festara, euskal girora, eta hori etorkizuneko trikitilariei eta zaleei eman nahi diote.
Izeta diskoetxeak urtez urte atera zituen txapelketako grabazioak, eta Elkarrek horiek digitalizatu eta masterizatu nahi zituen. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin jarri ziren harremanetan, laguntza eske, eta haiei ere ideia polita iruditu zitzaien, elkartearen helburuekin bat egiten zuelako. Haren zuzendaria den Agurtzane Elustondok esan zuen berak txapelketen kaseteak dituela eta beti besteei uzteko beldur zegoela, «altxor bat» direlako. Musikari gazteei trikitilaritza estilo zahar honen inguruko informazioa eskaintzeko, diskoekin batera dator liburuxka bat, garaiaren testuingurua azaltzen duena.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
