Hirien Munduko Sarea, Donostian gaurtik
Surfaren Hirien Munduko Sareak (World Surf Cities Network) nazioarteko topaketa egingo du Donostian gaurtik ostiralera eta sarea osatzen duten mundu osoko 12 hirietako ordezkariak bilduko ditu. Sarean parte hartzen duten hiriak abian jartzen ari diren proiektuak eta lan egiteko moduak partekatuko dira bertan. Gainera, munduko adituek eta bost kontinentetako surf arloko enpresek, ekintzaileek eta profesionalek parte hartuko dute.
Hirien Sarea surfa aberastasuna sortzeko jarduera gisa garatzeko estrategia duten hirien arteko lankidetza sarea da. Europako, Amerikako, Afrikako eta Ozeaniako 12 hirik osatzen dute. Tokiko lehiakortasuna hobetu eta surfaren sektorean berrikuntza irekiaren bidez enplegua sortu nahi dute hiri horiek. Orain arte, Gold Coast (Australia), Santos (Brasil), Durban (Hegoafrika), Ericeira eta Viana do Castelo (Portugal) eta Arica (Txile) hirietan egin dira urteko bilerak, eta sareko kideak Donostian bilduko dira aurten, surfean aritzen diren eta ekitaldian izango diren nazioarteko enpresekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko dieten jardunaldien esparruan.
Parte hartzaileak
Aurten, hiri hauetako ordezkariak izango dira topaketan: Arica (Txile), Santos (Brasil), Montañita (Ekuador), Huanchaco (Peru), Donostia, Durban (Hegoafrika), Lacanau (Frantzia), Gold Coast (Australia), New Plymouth (Zeelanda Berria), Viña del Mar (Txile), Mafra (Portugal) eta Viana do Castelo (Portugal).
Nazioarteko Biltzarra gaur egingo da, Miramar jauregian, eta Jim Houghton Surfline-ko salmenten zuzendari eragileak parte hartuko du.

El PNV entierra un legado para que lo abran en 2076

«Otro estatus está en el pacto de investidura con el PSOE, y el acuerdo es posible»

«Bortizkeria guztiak onartu behar dituzte estatuek ere, bestela frustrazioa dator»

Aldaketa klimatikoak hilekoan ere badu eragina
