Kutxa beltz bat
Nire gauza guztiak gordetzen dituen NAS izeneko zerbitzaria apurtu zait aste honetan. Dena han dago: bideogintzan egindako lanak, nire argazki artxibategia eta argazki eta bideo familiarrak ere bai. Dena. Nire ordenagailuaren alboko kutxa beltz batean zegoen gordeta, han kabitzen zen nire bizitza digitalak eman duen ondare guztia. Kutxa beltza, hilkutxa bilakatuta. Nire jario estetiko eta plastiko guztia, fosilduta, ezerezean galduta. Museo baterako ere ez luke balio, irakurri ezin denez. Esan didate akaso aukeraren bat legokeela han dagoena berreskuratzeko, ehunka euro batzuk gastatuta. Bai, saiatuko naiz. Edo ez. Saiatu beharko nuke, nire lanarekiko errespetuz ez bada ere. Biharko Euskal Ikus-entzunezkoen Museo Nazionalean paratu nahi badute, eskura izan dezaten. Zeren eta hori ere etorriko da: euskal errepublika, museoak, errekonozimendua... Bestela, zertarako halako larridura? Horixe galdetzen diot neure buruari. Egindako lan bakoitzak izan du bere funtzioa, bere momentuan. Jada pasa da: iragana da. Eta akaso, gordetzea iragan horri lotzeko trikimailu bat besterik ez da. Alegia, aurrera ez, baizik eta atzera begiratzeko. Egin nituen horietan arreta jartzeko, egiteke ditudanetan baino. Zeren eta egiteke dituzun lanek horixe daukate txarra: egin egin behar direla. Eta horixe daukate ona: egin egin behar direla. Izan ere, ez ote da hobea egitearen esperientzia bera, ez egindakoaren autokonplazentzia baino?

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
