Euskadi Literatura sariak banatu dira
Ezohiko irudia ikusi zen atzo Euskadi Literatura sarien banaketan; izan ere, bi sari jaso ditu Eider Rodriguezek, euskarazko literaturakoa eta gazte literaturakoa. Gertatu den lehen aldia da. Saiakera arloan Kepa Altonagak eskuratu du eta Irene Aldasorok, itzulpengintzakoa. Karmelo C. Iribarren izan da gaztelaniazko literaturan saritua eta Santos Zunzunegui gaztelaniazko saiakeran. Yolanda Mosquerak irabazi du ilustrazio saria.

Euskadi Literatura sariak atzo banatu ziren Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian. Iñigo Urkulluk egin zituen anfitrioi lanak.
Eider Rodriguezek euskarazko literatura (“Bihotz handiegia”, Susa) eta gazteen literatura (“Santa Familia”, Ikastolen Elkartea) sariak jaso ditu. Saiakera arloan Kepa Altonagak eskuratu du saria, (“Patagoniara Hazparnen barrena”, Pamiela) eta Irene Aldasorok, berriz, itzulpen arloan Emily Bronteren “Gailur Ekaiztsuak” (Erein eta Igela) eleberriaren itzulpenagatik.
Gaztelaniazko literaturan, berriz, Karmelo C. Iribarren izan da irabazlea, “Mientras me alejo”, Visor libros). Gaztelaniazko saiakera atalean, Santos Zunzunegik irabazi du “Bajo el Signo de la Melancolía”, Catedra). Ilustrazio alorrean Yolanda Mosquerarentzat izan da saria (Guy de Maupassant-en “La pequeña Roque”, Yacare).
Urkulluk egindako adierazpenetan sariek euskal literaturari ikusgarritasuna ematen diotela nabarmendu zuen. «Askotan merezi duen atentziorik ez duen sormen lan pertsonal batengan jartzen dute interes publikoaren fokua sariek», adierazi zuen lehendakariak.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
