REALA
Hamaikakoan edo aulkian, Illarramendi Betisen kontra itzuliko da
Asier Garitanoren taldeak igande eguerdiko neurketa, Betisen aurkakoa, prestatzen jarraitzen du. Entrenatzaile bergararrak Asier Illarramendi berreskuratuko du Benito Villamarin futbol zelaian jokatzeko, partida bateko zigorra bete eta gero. Hala ere, ikusi beharko da hamaikakoan sartzen duen edo ez, taldea ondo aritu baitzen Celtaren aurkako garaipenean eta mutrikuarrak badaki aurten zer den partida bat baino gehiago aulkitik ikustea.
Estatistikei dagokienez, Realak neurketa bakarra galdu du azken bost urte hauetan Betisen kontra. Eta Sevillatik bi garaipen eta berdinketa bat ekarri ditu Donostiara.

Temas del día
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Temas del día
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Temas del día
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Temas del día
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Temas del día