Bizkaiko Txapelketako finalisten izenak jakingo dira Lekeition
Lekeition jokatuko da bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta haren ostean jakingo da zeintzuk izango diren abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalean parte hartuko duten bertsolariak.
Lekeitioko saioan Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagogeaskoa, Jone Uria eta Txaber Altube ariko dira buruz buru, 17.00etatik aurrera Santi Brouard kiroldegian. Saioan puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Zuzenean sailkatu dira jada Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal, euren saioetan irabazita.

Temas del día
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Cultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Temas del día
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Temas del día