Alfontso DIEZ

Urrezko Danborra, Rosa Garciari

1948an Madrilen jaioa, badira 40 urte Rosa Garcia Donostian bizi dela. Gipuzkoako etxegabetzeen aurkako Kaleratzeak Stop plataformako aurpegi ezagunena da eta orain lan horregatik saria merezi duela adierazi dute 2019ko Urrezko Danborraren hautaketan boza eman duten donostiarrek (denera, 3.666 lagun izan dira, erroldaren %2,24). Atzo iragarri zuen emaitza Eneko Goia alkateak. Hunkituta hartu zuen berria Garciak: «Plataformak egiten duen lan eskergaren aitorpena da». Ane Gabarain antzezleari, Dolores Redondo idazleari, Esther Ferrer artistari eta Alicia Amatriani dantzariari hartu die aurre bozketan.