Huxleyren «Bai mundu berria» moldatu du Fernando Reyk

Xabier Amurizak 1971n itzuli eta Fernando Reyk orain moldatua, Aldous Huxleyren “Bai mundu berria” lana eman du Txalapartak. Idazleak 1932an irudikatu zuen gizarte perfektua, utopia moderno bat, non gosea, beharra eta zoritxarra betirako desagertzen diren. Ezinezkoa den paradisua deskribatu zuen britainiarrak.