Soziolinguistika ikastaroa antolatu dute Oihaneder eta UEUk Gasteizen
Oihaneder Euskararen Etxeak “Soziolinguistika hiztegi txikia” izeneko ikastaroa eskainiko du. Euskara ardatz hartuta, UEUrekin elkarlanean antolatutako hirugarrena dela nabarmendu dute Oihanederreko arduradunek, eta oraingoan Soziolinguistika Klusterraren “Hausnartu” deialdian saritutako hainbat soziolinguistika lan aurkeztuko direla zehaztu dute, guztiak ere «Arabako ukituarekin». Urtarriletik maiatzera, hilean behin, bost gai landuko dira: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna. Izen ematea zabalik dago UEUren web orrialdean (www.ueu.eus/ikasi/ikastaroak), 30 euroren truke, eta ikastaroa urtarrilaren 29an abiatuko da, kultura protagonista, Manex Agirre eta Josu Amezagaren eskutik.
Otsailaren 26an, komunikazioaz ariko dira Gartzen Garaio, Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana; martxoan hezkuntza izango dute aztergai Leire Diaz de Gereñuk eta Naiara Berasategik; apirileko saioa hizkuntzaren inguruan ardaztuko da Txerra Rodriguez eta Galder Unzaluren eskutik; bukatzeko, Amelia Barquin eta Mario Zapata kulturartekotasunaz arituko dira maiatzean.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
